2011-09-14

golden gate

Hona hemen Golden Gate zubiko argazkien serie bat photoshopekin jolasean ibili eta gero!






























San Francisco
Kalifornia 2011

golden gate1


golden gate1, originally uploaded by EZL68.
1937. urtean eraikitzen amaitu zutenean, esekitako zubirik luzeena zen (1.280 m).
San Franciscoko eta Kaliforniako ikonoetako bat, zoragarria!

Kalifornia 2011

2011-09-12

amargosa hotel


amargosa2, originally uploaded by EZL68.

hotel kurioso bat Death Valley junctionen, dekorazioak mexikar itxura ematen zion, xarmangarria!
kalifornia 2011

2011-09-07

zabriskie point


zabriskie_pointetik2, originally uploaded by EZL68.
Zabriskie Point izeneko puntutik izugarrizko eguzki sartzeak ikusten dira.
Hemen iada eguzkia ezkutatua zegoen baina oraindik koloreak izugarriak ziren argazkia iluna bada ere.

Death Valley

Kalifornia 2011

2011-09-04

furnace creek1


furnace creek1, originally uploaded by EZL68.

Furnace Creek Death Valley-ko erdialdean geratzen den herrixka (nolabait deitzearren) da.
Bitxia bailararen izena, eguzkia jartzerakoan zegoen argiak heriotza baino bizitzarako kantu bat baitzirudien.
Argazkiak ez du han ikusten zen edertasuna islatzen, baina benetan toki zoragarria da.

Death Valley
Kalifornia 2011

kalapitixek


kalapitixek, originally uploaded by EZL68.
ondarrun erabiltzen duten berba aukeratu dut oso goxua iruditzen zaidalako, baina euskarak baditu intsektu bera adierazteko beste hamaika era, hona hemen batzuk:
tximeleta, pinpilinpauxa, inguma, mitxeleta, marisorgin, pinpirin, sorgin-oilo, tximirrika, mitxirrika, txiribiri...
esango dute nahi dutena, baina ez al da aberasgarria?
porzierto, kalapitixen espeziea ez dakit, hori bai tropikalak behar dute izan California Academy of Science-n baitzeuden negutegi moduko batean.
San Francisco
Kalifornia 2011

2011-09-01

kamioia 1


kamioia 1, originally uploaded by EZL68.

death valleyrako bidean

ta kotxeak plost egiten badu zer? Hau da bidean topatu genuen auto, kasu honetan kamioi, bakanetako bat

esperientzia errepika ezina!!!

kalifornia 2011