ez beldurrik izan
eta baietz esan
datorrenari...
Hemen urteetan zehar egindako argazkiak topa ditzakezue. Espero zuen gustokoak izatea, on egin!
2011-12-30
2011-12-27
zubiak eraikiz!
euskal herri berri bat sortu dezagun
danon artean,
falta zaizkigun guzti horiek
etxean lehenbailehen egon daitezen
euskal preso eta iheslari guztiekin batera
urte berri on danori!!!!
2011-12-09
2011-11-01
udazken koloreak
maite ditut maite
gure bazterrak lanbroak
ezkutatzen dizkidanean
(mikel laboa)
2011-09-14
golden gate
Kalifornia 2011
golden gate1
San Franciscoko eta Kaliforniako ikonoetako bat, zoragarria!
Kalifornia 2011
2011-09-12
amargosa hotel
hotel kurioso bat Death Valley junctionen, dekorazioak mexikar itxura ematen zion, xarmangarria!
kalifornia 2011
2011-09-07
zabriskie point
Hemen iada eguzkia ezkutatua zegoen baina oraindik koloreak izugarriak ziren argazkia iluna bada ere.
Death Valley
Kalifornia 2011
2011-09-04
furnace creek1
Furnace Creek Death Valley-ko erdialdean geratzen den herrixka (nolabait deitzearren) da.
Bitxia bailararen izena, eguzkia jartzerakoan zegoen argiak heriotza baino bizitzarako kantu bat baitzirudien.
Argazkiak ez du han ikusten zen edertasuna islatzen, baina benetan toki zoragarria da.
Death Valley
Kalifornia 2011
kalapitixek
tximeleta, pinpilinpauxa, inguma, mitxeleta, marisorgin, pinpirin, sorgin-oilo, tximirrika, mitxirrika, txiribiri...
esango dute nahi dutena, baina ez al da aberasgarria?
porzierto, kalapitixen espeziea ez dakit, hori bai tropikalak behar dute izan California Academy of Science-n baitzeuden negutegi moduko batean.
San Francisco
Kalifornia 2011
2011-09-01
kamioia 1
death valleyrako bidean
ta kotxeak plost egiten badu zer? Hau da bidean topatu genuen auto, kasu honetan kamioi, bakanetako bat
esperientzia errepika ezina!!!
kalifornia 2011
2011-08-31
joshua_tree_np2
argia izugarria zen, ilargia ere ikusten da (arratsaldeko 6ak inguru ziren), hori bai Los Angelesetik datorren kutsadura bertan egoten da gainean urteko egun gehienetan (200 milia ingurura egon arren). Argazkian ikusten ez bada ere hantxe zegoen, mamu bat bezala, ezkutu antzera baina agerian, zeru urdinaren gainean aura grix bat osatuz!
Joshua Tree National Park
Kalifornia 2011
2011-08-30
furnace creek2
Death Valley
furnace creek inn jatetxetik eguzkia jartzean ateratako argazkia, argia zoragarri zegoen. Niri pertsonalki izugarri gustatzen zait, esatea gaizki bado ere.
Kalifornia 2011
2011-08-28
la jolla love suites
la jollako hotel bateko logelak, parean pazifikoa, itsas lehoiak, badiatxoa, igeri egiteko aukera, piraguan ibili, buzeau,... zoragarria!!!!
san diego (kalifornia)
2011-08-20
yosemite
Gaur egungo jostailu berriek horrelakoak egitea ahalbideratzen dute, halere irudiak ez du sekula errealitatea ordezkatuko...,
hitzak soberan daude...
Lember Dome mendixkatik ateratako argazki panoramikoa
Yosemite national park
California (2011)
2011-08-01
2011-07-29
2011-07-22
pareta
harriak ez dira ederragoak harresian
baina harriz egindako pareta batzuk edertasuna dotoreki mugatzen dute
izkutuan egonda ere!!!
2011-07-13
zaparrada1
leihotik begira, goxo goxo,
musika lasaia ipini
liburu on bat eskuartean hartu
edo idatzi,
edo pintatu,
edo pentsatu,
edo...
momentuaz gozatu
une horretan gogokoen dugun moduan!!!
2011-06-28
2011-06-18
bafliak
luma hoiek zer dira, espiritu txarrak uxatzeko????
dokan 2011/06/17
riff truckers2
the riff truckers dokan emandako kontzertuan 2011ko ekainaren 17an
2011-06-15
elurra ari du
elurra egiten duenean kaosa montatzen da gure errepideetan, baina niri berdin zait, nik ume batek bezalaxe disfrutatzen det, alaitu egiten nau, eta lasaitu, eta kalera irten eta jolasteko gogo izugarria pizten dit, txikitan bezala
2011-05-29
2011-05-23
plazan exeita
jendian pasea lasai lasai begiztatzen, adinak ematen duen patxadaz....elkarrekin ote daude?
2011-05-18
2011-04-16
bizarra egiteko 2
oraindik ere horrelako objektu eta tresna zoragarriak topa daitezke hiri handi eta modernoetako antigualeko dendetan
bartzelonako barrio gotikoan
2011-04-15
standstill3
fundació joan miró
genius loci: crónica de la extraña genesis de un proyecto expositivo
2011-02-17
utzi kotxia etxian
hiri askotan topa ditzakegu horrelako bizikletak: hartu hemen, utzi han; helburua gutxio kutxatzea eta bide batez kirol apur bat egitea ere;
edozein kasutan ahal dela kotxia etxian!!!!!!!!!!
2011-02-16
islak 1
2011-01-29
2011-01-03
2011-01-01
urratsak
estropotzu egin arren,
atseden hartzean atzera begiratzen badugu ere,
bidea beti aurrera doa
ibilitakoak ez du bueltarik, ez dago damurik
etorkizuna aurrerago dago!







