2011-09-04

kalapitixek


kalapitixek, originally uploaded by EZL68.
ondarrun erabiltzen duten berba aukeratu dut oso goxua iruditzen zaidalako, baina euskarak baditu intsektu bera adierazteko beste hamaika era, hona hemen batzuk:
tximeleta, pinpilinpauxa, inguma, mitxeleta, marisorgin, pinpirin, sorgin-oilo, tximirrika, mitxirrika, txiribiri...
esango dute nahi dutena, baina ez al da aberasgarria?
porzierto, kalapitixen espeziea ez dakit, hori bai tropikalak behar dute izan California Academy of Science-n baitzeuden negutegi moduko batean.
San Francisco
Kalifornia 2011

No comments:

Post a Comment